XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kirkila.

Xuan De-ren sasoian, gortean puri-purian egozan kirkil burrukak 2 Kirol honek txinan euki eban zabalkundeaz jabetzeko nahikoa da jakitea baegoala liburu bat xomorro horreen ganean idatzia, Kirkilen liburua. Bertan, besteak beste, honako kirkil mota honeek aitatzen dira: Triparrastrari horia, Haginzuri berdea, Kalamuburu berdea, Datilazurra, Liztor antzekoa, Hegoluzea, Tximeleta antzekoa, Kanpaitxoa , Laute hegoa, Okaran hegoa, Jantzia eta abar eta herri xeheari xomorro honeek emotea eskatzen jakon zergatzat.

Baina sartaldeko lurraldeetan nekez lortu eitekezan ezkero, Huaning-eko magiztratuak 3 Shanxi lurraldeko barrutia gobernadorearen ederra egin gurarik, burrukarako dohai bikainetako kirkil bat emon eutsan oparitzat.

Halako moduz gustatu jakon eskuerakutsia eze agindu eutsan magiztratuari lantzean hornitu egiala kirkilez.

Magiztratuak, era berean, bere barrutiko alkateei agindu eutsen xomorroak eskuratzeko ardurea hartu egiela.

Eta harrezkero alper-nagiak kirkilak ehizatu eta azoketan prezio ikaragarrietan saltzera emon ziran.